- 44 minutes 18 seconds589 Tropela.eus podcastak: Xabier Berasategi (EUS)
Denboraldi amaiera honetan Euskaltel-Euskadiko txirrindulari bat ekarri nahi genuen geurera denboraldiari eman dioten amaiera bikainaren inguruan aritzeko. Gainera ez dugu ahaztu behar fitxaketa berriak izango dituztela 2027ari begira, tartean Mikel Landa bera.
Geurean izan den txirrindularia Xabier Berasategi goierritarra izan da, taldeari puntu mordoxka batzen lagundu duenetako bat. Eta berau elkarrizketatzen Lander (@landergarro) eta Egoitz (@elizaso) izan dira.
Gustuko izango duzuelakoan gaude!
Podcastera harpidetu
26 October 2026, 9:35 pm - 55 minutes 48 seconds588 Tropela.eus podcastak: 2026ko Munduko Txapelketak
Igande honetatik aurrera izango dira jokoan Munduko Txapelketak Montrealen, Kanadan. Igandean bakarkako erlojupeko saioak eta hurrengo asteburuan errepidekoak. Pogačar (UEX) falta dela, aukerak ireki zaizkie gainontzekoi. Emakumeen kasuan, aldiz, Reusser (MOV) zein Vollering (TFS) hautagai nagusi. Euskaldunei dagokionez, Igor Arrieta (UEX), Markel Beloki (EFE) eta Usoa Ostolaza (LKF) euskal ordezkariak.
Podcast honetan lasterketa hauen ingurukoak aztertu dituzte Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso).
Espero dugu zuen gustukoa izango dela saioa. Zorte on guztioi!
Podcastera harpidetu
17 September 2026, 9:35 pm - 1 hour 3 minutes587 Tropela.eus podcastak: 2026ko Espainiako Vuelta
Larunbat honetan abiatuko da 2026ko Espainiako Vuelta Monacotik, bakarkako erlojupeko batekin. Pogačarrek (UEX) Vuelta irabazi nahi du lehen aldiz eta, egia esan, arerio gutxi ditu aurka; akaso daraman denboraldi luzera bera izango du gaindutu beharreko langa. Ohiko nagusitasunez irabaziko ote du?
Podcast honetan Vueltaren ingurukoak aztertu dituzte Lander Garrok (@landergarro) eta Egoitz Lizasok (@elizaso), Aimar Fernandez de Gorostiza (@AimarFdg) txirridnulariarekin batera, Euskadi Fundazioko 23 urtez azpiko taldea aritzen dena.
Espero dugu zuen gustukoa izango dela saioa. Zorte on guztioi!
Podcastera harpidetu
19 August 2026, 6:36 pm - 1 hour 39 minutes586 Tropela.eus podcastak: 2026ko Frantziako Tourra
Larunbat honetan abiatuko da 2026ko Frantziako Tourra Bartzelonatik. Pogačarrek (UEX) bere bostgarren Tourra irabazi nahiko du, Vingegaardek (TVL) denboraldiko bigarren handia irabazi nahi du, Seixasek (DCT) Frantziari esperantza piztu nahi dio,… asko dugu ikusteko aurtengo Tour honetan!
Podcast honetan Tourraren inguruko erpin guztiak aztertu dituzte Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizasok (@elizaso), denboraldiko lasterketarik garrantzitsuena izango dena.
Espero dugu zuen gustukoa izango dela saioa. Zorte on guztioi!
Podcastera harpidetu
1 July 2026, 11:05 pm - 1 hour 16 minutes585 Tropela.eus podcastak: 2026ko Italiako Giroa
Ostiral honetan abiatuko da 2026ko Italiako Giroa Bulgariatik. Sailkapen nagusiari begira izen handirik ez badago ere, podiuma ohi baino merkeago izan diateke eta aukerak zabalduko zaizkie hainbat txirrindulariri protagonismoa izateko.
Ildo horretan egiten dute aurtengo Giroarean azterketa Lander Garro (@landergarro), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) denboraldiko lehen itzuli handiaren inguruko podcast honetan.
Ea gustuko duzuen!
Podcastera harpidetu
6 May 2026, 5:36 am - 1 hour 7 minutes584 Tropela.eus podcastak: 2026ko Paris-Roubaix
Igandean beste hitzordu garrantzitsu bat dugu: Paris-Roubaix. Gizonen lasterketan beste lehia ikusgarri bat espero dugu Pogačar (UAD) eta van der Poelen (APT) artean, baina emakumeetan ere ez da ikuskizunik faltako!
Saio honetara, ordea, etorkizunari begira dagoen Maite Urteaga zumaiarra gonbidatu dugu, Lipowitzen (RBH) ibilbidearekin alderatzera ere ausartu garen txirrindularia.
Egoitz Lizaso (@elizaso) eta Lander Garro (@landergarro) aritu dira Maiterekin solasean, baita iganderako kinielei errepasoa egiten ere.
Ea gustuko duzuen!
Podcastera harpidetu
8 April 2026, 2:23 pm - 36 minutes583 Tropela.eus podcastak: 2026ko Itzulia
Astelehenean abiatuko da gure lurretan 2026ko Euskal Herriko Itzulia, Bilbon jokatuko den bakarkako erlojupekoarekin. Gainera aurtengo lehiaketan ere Labora Kutxak babestutako sailkapena izango dugu sariekin. Ez ahaztu izena ematea kiniela gordetzerakoan!
Bertan Egoitz Lizasok (@elizaso), Iban Perezek (@piban) eta Eneko Garatek (@egarate) batez ere kinielari errepasoa ematen diote. Ea gustuko duzuen!
Podcastera harpidetu
3 April 2026, 9:17 am - 39 minutes 51 seconds582 Tropela.eus podcastak: 2026ko Flandriako Tourra
Igande honetan jokatuko da Flandriako Tourra, emakume zein gizonena.
Bertan Egoitz Lizasok (@elizaso), Iban Perezek (@piban) eta Eneko Garatek (@egarate) batez ere kinielari errepasoa ematen diote. Ea gustuko duzuen!
3 April 2026, 8:05 am - 2 hours 9 minutes581 Tropela.eus podcastak: 2026ko Strade Bianche
Bihar jokatuko da Tropelako bigarren klasikoa: Strade Bianche. Horren harira, hemen duzue denboraldiko lehen podcasta.
Bertan Egoitz Lizasok (@elizaso) Sasiordeka-ko bi kide gonbidatu ditu beraien proiektuaren berri emateko: Koldo eta Iker. Solasaldian proiektua ezagutzeko aukera izango duzue eta noski, horrez gain, beraien ezagutza probesteko aukera izango duzue bai emakume zein gizonen kinielarik onenak osatzeko.
Beraien proiektuaren berri sare sozial desberdinetan aurkituko duzuen, besteak beste, Instagramen.
Ea denboraldiko podcast hau gustuko duzuen! Zorte on!
Podcastera harpidetu
6 March 2026, 8:08 am - 1 hour 7 minutes580 Tropela.eus podcastak: 2025eko Espainiako Vuelta
Larunbat honetan abiatuko da 2025eko Espainiako Vuelta, denboraldiko azken itzuli handia.
Kinielari errepasoa egiteko Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso), zoritxarrez oraingo honetan gonbidaturik gabe. Ea egindako analisia lagungarri zaizuen!
Podcastera harpidetu
21 August 2025, 6:46 am - 1 hour 26 minutes579 Tropela.eus podcastak: 2025eko Frantziako Tourra
Larunbat honetan abiatuko da 2025eko Frantziako Tourra, denboraldiko lasterketarik garrantzitsuena.
Kinielari errepasoa egiteko Lander Garro (@landergarro), Egoitz Lizaso (@elizaso) eta beste gonbidatu ez organiko bat izan dute, kinielak zeintzuk hartu beharko liratekeen laguntzen izan dena – edo ez laguntzen
-. Ea egindako analisia lagungarri zaizuen!Podcastera harpidetu
2 July 2025, 6:08 am - More Episodes? Get the App