• 3 minutes 54 seconds
    Fred
    Alokairu-eraikin batean bizi gara. Ehun urte baino gehiago ditu. 1914an eraiki zuten. Maiatzero berritzen dira alokairuak eta, ondorioz, bizilagunak ere bai. Guk zortzi urte daramatzagu eraikinean. Europarrak izaki, ez gara erraz etxez aldatzekoak. Behin gustuko etxea aurkituta, eta auzora eginez gero, bada zertarako aldatu?
    1 June 2026, 10:00 am
  • 2 minutes 50 seconds
    Kirmen Jose
    Kafea eskatzera joaten naizen bakoitzean izena galdetzen didate kutxan. Errotulagailuarekin idazten dute kartoizko kikaran eta kafea prestatzen duenari pasatzen diote. Prest duenean, izenarekin deitzen du. Jose. Zeure buruari galdetuko diozu zergatik ez dudan Kirmen esaten, Jose baizik. Bada, Kirmen oso zaila egiten zaielako hemen. Letraz letra esan behar dut, akatsik egin ez dezaten.
    25 May 2026, 10:00 am
  • 2 minutes 36 seconds
    Hi and by
    “Hi and bye”, kaixo eta agur, esaten zaie lagunekin egiten diren enkontru laburrei. Minutu batzuetan elkarri nola zauden kontatu, eta kito, beste bat arte. Badago hi and bye-rekin lotutako beste kontu bat ere. Kaletik oinez zoazela eta ezagun bat ikusiz gero, geratzeko astirik ez baduzu, nik “agur” esaten nuen, Euskal Herrian bezala. Eta aurrera egin. Baina alabak esan zidan horrela ez dela egiten.
    18 May 2026, 10:00 am
  • 3 minutes 53 seconds
    Siri eta Paul ginen
    Katie Kitamura idazleak elkarrizketatu zuen Siri Hustvedt Strand liburudendan. Hustvedtek Ghost Stories aurkezten zuen. Bertan kontatzen du Paul Auster senarraren heriotzak sortutako dolua. Berrogeita hiru urtez elkarrekin egon ondoren, duela bi urte hil zen. Ez dut erabiltzen “zendu” hitza, Sirik esan baitzuen “hil” erabili behar dela, ordezko hitzik gabe. Ingelesez pass away esaten da. Eta hark galdetzen zuen: “Pass away? Zer da hori? Nora pasatzen da pertsona?”. Pertsona hil egiten da.
    11 May 2026, 10:00 am
  • 3 minutes 55 seconds
    Judith Butler dela eta
    Judith Butler pentsalaria entzutera joan gara PEN World Voices literatura jaialdiko hasierako ekitaldira. Itzal handia hartu du Estatu Batuetan eta munduan, eta demokraziaz hitz egitera etorri da New Yorkera, Villageko eliza zahar batera. “Demokraziaz ari gara, baina demokrazia osorik ez dago hemen oraindik”, esanez hasi du hizketaldia.
    4 May 2026, 10:00 am
  • 2 minutes 55 seconds
    Ke arteko eguna
    Ke arteko egunak deitzen zen Antxon Ezeizaren filma gogoangarria. Hainbat hamarkada beranduago, antzeko zerbait bizi izan dugu New Yorkeko Washington Square plazan.
    27 April 2026, 11:31 am
  • 2 minutes 50 seconds
    Gerezi-loreak metroan
    New Yorkeko parkeetan asko dira loratzen diren arbolak. Udaberri oro, pare bat astez, parkeak lorez lehertzen dira, zelaietan eta adarretan hazten dira, zeru-lurretan. Gereziondoak, sagarrondoak eta bestelakoak, lore zuri, gorri, arrosa eta morez.
    20 April 2026, 10:00 am
  • 2 minutes 56 seconds
    Ilargiaren bi aldeak
    Ostiralean etxean egon ginen, elkarrekin, Artemis ontziaren itzulera ikusten. Seme-alabak ere bai, NASAko irudiei begira. Egia esan, mundu guztia zegoen hari begira, duela mende erdi bezala. Katia Etxezarreta astronautaren hitzak etorri zitzaizkidan gogora. Euskal jatorriko ingeniari mexikar gazteak zortzi urte zituela igaro zuen muga. Ez zekien ingelesez, eta hasieran zailtasun handiak izan zituen eskolan. Gero, ingeniaritza ikasi eta NASAra iritsi zen.
    13 April 2026, 10:00 am
  • 3 minutes 7 seconds
    New Yorken Korrika
    Hudson ibaiertzeko Little Island irlaren aurrean elkartu ginen New Yorkeko euskaldunak Korrika hiri handian egiteko. Ehunka lagun: ikasleak, zientzialariak, zerbitzariak, ingeniariak, kazetariak, aktibistak, sukaldariak, artistak. Little Island garai bateko Pier 54, 54. moilan, eraiki berri dute. Ametsetakoa dirudien irla bat da: parketxo bat, oinekin jotzeko piano bat, jolasak eta New Jersey aldean eguzkia sartzen ikusteko anfiteatroa.
    30 March 2026, 10:00 am
  • 2 minutes 32 seconds
    Korrika urrunetik
    Korrikaren oihartzunak New Yorkera ere iritsi dira. Ostegun gauez familia osoa egon ginen Baxenafarroatik nola igarotzen zen online ikusten. Goizeko ordu txikiak ziren Euskal Herrian. Eta hala ere, jende andana ikusten zen euskararen alde lasterka. Kilometro bat eta gero beste bat, herri bat eta gero beste bat: harrapatu egiten zaitu Korrika internetetik ikusteak. Eta ohartu gabe, orduak pasatzen dira.
    23 March 2026, 10:00 am
  • 2 minutes 16 seconds
    Etorbidea
    Bazterreko delian pasatzen dute droga. Handik igarotzen naiz goizero. Kanpoan zain taldetxo bat, gazteak, auzokoak. Bertara iritsi naizenean, hantxe zeuden gaur ere. Etorbideko aurreko espaloitik emakume bat hasi da agirika. Gurditxo bat du eskuetan. Harekin egiten du oinez. Taldeko gazte batek erantzun egin dio. —Zer egiten duzu gaur ere hor? —esan dio emakumeak. —Ez zaitut ezagutzen. Alproja! —Zu bezalakoa —mutilak—. Zuk egin nauzu horrelakoa.
    16 March 2026, 10:00 am
  • More Episodes? Get the App