Erreleboka Podcastak

Erreleboka

Honako hau txirrindularitza profesionalari buruzko gune bat duzue, edukiak podcast bidez jorratzen dituena. Salbuespenak salbuespen, emanaldiak astelehenero egiten ditugu. Bertan ez dugu soilik gizonezkoen ziklismoa jorratzen; emakumezkoek ere baduteberen tokia. Eta horrez gain, nola ez, arreta bereziz erreparatzen diogu euskal talde eta txirrindularien ibiliari.

  • 1 hour 5 minutes
    24. Erreleboa| Chris Froome, Tourreko olinpotik gertuago
    C'est fini, bukatu da aurtengo Frantziako Tourra. Itxaronaldiak luze, oso luze jotzen du, baina gero lasterketa airean, kasik oharkabean pasatzen da. Uztailaren batean hasi zen aurtengo edizioa, Dusseldorffen, eta 23 egun eta 21 etaparen ostean, joan zen igandean finitu zen, Parisko Eliseo Zelaietan. Hiru astez, ia etenik gabeko dosia izan dugu ziklismo zaleok, eta orain jota gaude, abstinentzia sindromearen eraginpean. Baina ez duzue zertan larritu, gu terapia egiteko prest gaude eta! Podcast honetan Tourrak utzitakoa aztertu dugu. Onerako zein txarrerako, hainbat protagonista izan dira aurtengo edizioan, eta gure analisia izen propio horien baitan egin dugu. Eta horrekin ez baduzue aski, beste bi mintzagai ere izan ditugu: alde batetik, La Coursen, emakumeen egutegiko probarik berritzaileenean gertatutakoa; eta, bestetik, larunbat honetan gure errepideetan jokatuko den Donostiako Klasikoa.
    25 July 2017, 12:27 am
  • 56 minutes 46 seconds
    23. Erreleboa | Oreka nagusi Tourreko mendietan
    2017. urteko Tourra bukatzear da. Minutu erdi baino gutxiagoan Chris Froome liderra, Romain Bardet frantziarra eta Rigoberto Uran sorpresa kolonbiarra ditugu azkenengo erlojuaren kontrako etapa baino lehen. Mendiko etapa guztietan oreka eta denbora galtzeko beldurra izan dira nagusi. Orain arte Tourrean gertatutakoaren analisi sakona da 23. errelebo hau.
    21 July 2017, 12:45 pm
  • 1 hour 7 minutes
    22. Erreleboa| Skyren eta Boelsen hegemonia
    Bi mintzagai izan ditugu podcast honetan. Alde batetik, nola ez, Frantziako Tourraz jardun dugu. Amaitu da proba frantziarreko lehen zikloa, eta, saio honetan, lehen bederatzi etapek utzitakoa eta datorren astean etorriko dena errepasatu dugu. Horretaz landa, Italiara begira ere jarri gara. Izan ere, Giro Rosa bukatu berri da, emakumeen egutegiko probarik garrantzitsuena.
    9 July 2017, 11:57 pm
  • 13 minutes 37 seconds
    TDF 2017| 5. etapa, Vittel-La Planche des Belles Filles
    Tourrean zehar etapa garrantzitsuenen kronikak egingo ditugu. Hona hemen lehenengoa. Gaurkoan aurtengo Tourreko lehen etapa menditsua jokatu da, eta, bertan, Fabio Aru (AST) izan da indartsuena. Eraso bortitza jo du italiarrak, eta bakarrik heldu da La Planche des Belles Fillesgo helmugara. Froomek eta Portek ondo erantzun dute, baina larriago ibili dira Contador eta Quintana. Froomek maillot horia kendu dio Thomas taldekideari. Hori guztia podcast honetan errepasatu dugu.
    5 July 2017, 4:50 pm
  • 1 hour 41 minutes
    21. Erreleboa | 104. Frantziako Tourraren Gida
    Hemen da urteko lasterketarik handiena, Frantziako Tourra! Egutegiko probarik garrantzitsuena da. Hortaz, gure 21. saioa proba frantziarra aztertzeari eskaini diogu. Alde batetik, ibilbidearen erradiografia sakona egin dugu, puntu beroak eta interesguneak non dauden aipatuz. Eta, bestetik, errepaso sakona eman diogu parte hartzaileen zerrendari. Besteak beste, faboritoez, esprinterrez, euskaldunez eta outsider posibleez aritu gara.
    28 June 2017, 9:38 am
  • 42 minutes 36 seconds
    20. Erreleboa | Suitza, Tourrerako azken test-a
    Aste honetako zita nagusia Suitzako errepideetan izan dugu. Bertan, Simon Spilak izan da gizonik indartsuena. Bertan, denetarik izan dugu: sprintak, goi mailako mendiak, bi erlojupeko… txirrindulari asko maila oso onean ikusi ditugu tourrera begira, baina beste batzuk ere nahiko makal aritu dira.
    19 June 2017, 6:46 pm
  • 48 minutes 4 seconds
    19. Erreleboa | Dauphinetik Suitzara
    19. errelebo honetan Frantziara eta Suitzara begira jarri gara. Alde batetik, Dauphineko Kriteriumean gertatutakoa errepasatuko dugu, eta, bestetik, Suitzako Itzuliak aste honetan dakarrenaz solastu gara, etapen ibilbideak eta faboritoen zerrenda aztertuz. Eta, horretaz landa, emakumezkoen ziklismoari ere egin diogu tartea. Izan ere, hiru asteko etenaren ostean, World Tourra bueltan izan zen iragan astean, Ovo Energy Womens Tour probarekin.
    13 June 2017, 9:10 am
  • 58 minutes 31 seconds
    18. Erreleboa | Dauphinen, Tourrera begira
    Dauphine Kriteriumeko lehenengo hiru etapetatik bi ihesaldiek eraman dituzte. Sprinterrek beraz, aukera bakarra izan dute etapak lehiatzeko. Sprint horretan Arnaud Demare izan zen garailea. Beste bi etapetako garaileak, De Gendt eta Koen Bouwman izan dira. Horrez gain, bihar Emakumeen World Tourreko beste proba bat ere izango da: OVO Energy World Tourra.
    6 June 2017, 8:52 pm
  • 45 minutes 15 seconds
    17. Erreleboa | Dumoulinek irabazi du Italiako Giroa
    Aste honetako podcastean Italiako Giroaren 100. edizioak utzitakoa aztertu dugu. Sailkapen nagusiko lehia puri-purian izan da bukaerara arte, eta azkenean Tom Dumoulin jantzi da arrosaz Milango podiumean. Ezbeharrak ezbehar, mendateetan duin eutsi zuen herbeheretarrak, eta azken erlojupekoan astindua eman zien gainontzeko hautagaiei. Sunwebekoak historia egin zuen, lehen aldia baita Herbehereetako txirrindulari batek Giroa irabazten duena. Gainera, 36 urte ziren ziklista herbeheretar batek ez zuela itzuli handi bat irabazten. Beraz, Dumoulinek bi madarikazio apurtu ditu aldi berean.
    29 May 2017, 6:25 pm
  • 47 minutes 40 seconds
    16. Erreleboa | Dolomitak, Dumoulinen suzko proba
    Giroari dagokionez, Tom Dumolinek sekulako indar erakustaldia eman zuen astearteko erlojupeokan. Ordutik aurrera, arazorik gabe eutsi dio maglia rosari. Aste honetan, aldiz, hainbeste esperotako Giroaren azken astea izango dugu, mendiko 5 etapa eta igandeko azken erlojupekoarekin. Segituan aztertuko ditugu, Giroaren detaileak, baina baita Emakumeen bira ere. Bertan Ashleigh Moolman izan da nagusi, Jaizkibelen gora erakustaldia eman eta azken etapa horretan lehen postuan sailkatu eta gero.
    22 May 2017, 3:52 pm
  • 1 hour 13 minutes
    15. Erreleboa | Gizonek italieraz, emakumeek euskaraz
    Gaurko podcastean Giroa eta Emakumeen Bira izan ditugu mintzagai nagusi. Proba italiarrak hasiera nahiko geldoa izan du, baina azken bi etapek zeresan handia eman dute. Horietan euskal ziklismoak txanponaren bi aldeak ezagutu ditu, eta Blockhausko etapak hankaz gora jarri du sailkapen nagusia. Podcastaren lehen blokean gorabehera horiez eta aste honetan Giroak dakarrenaz hitz egin dugu. Nolanahi, egun hauetan dena ez da Giroa izango. Esaterako, Euskal Herriko errepideetan goi mailako proba bat jokatuko da maiatzaren 17tik 21era: Emakumeen Bira. World Tourretik kanpo egon arren, antolatzaileek lasterketa erakargarria atondu dute, eta guk beronen xehetasun guztiak eman dizkizuegu.
    15 May 2017, 8:26 pm
  • More Episodes? Get the App